Izan zaitez Lurramaren laguntzaile !!!
Lurramak zure laguntza behar du !
Laguntzen ahal gaituzu, bigarren edizio hunek behartzen dituen 1700 lanpostuetarik batzuetan lan eginez (hainbetse badira nun jendeeri eskatzen dugun bi postu bederen, eta ahal balitz 5 edo 6 arte hiru egunez, hartzea . Zailtasunak baditugu bereziki gauetan (8etarik goiti) eta igandeko postuentzat)
Oraindik hobeto, laguntzen ahal gaituzu arduradun izanez edo postu finko bat hartuz (bolantea, sukaldea, gaueko sekuritatea, etab...) hiru egunez. Ala balitz, erran gaitzazu, eta elgarrekin ikusiko dugu zein postu zure ahaletan atxematen ahal zenuken.
Aitzinetik milesker eta laster artio !
Izena emateko, fitxa bete behar da, eta igorri :
- Mailez: lurralan@orange.fr helbiderat
- Postaz: Lurrama, 20 Cordeliers karrika 64100 Baiona heldiderat
- Faxez: 05 59 59 33 23 zenbakirat
Edo zenbaki hauetarat deituz: 05 59 25 65 52 / 06 89 29 19 85
Aitzinetik milesker,
Lurrama



0 Iruzkinak / Commentaires:
Enregistrer un commentaire
<< Home